Inprimatze originalak eta nabarmentzeko egindako moda erosoa.
Zure ideiak egia bilakatu!
Jantzi paregabeak sortzen lagunduko dizugu.
Zure dokumentu eta diseinuak txuri-beltzean zein koloretan inprimatzen ditugu, azkar eta kalitate profesionalarekin. Ezinhobea eskolako lanetarako, karteletarako, aurkezpenetarako edota inprimatu nahi duzun edozein ideiarako.
Sport edo kasual motako kamisetak, poloak, eta jertseak ditugu, diseinu originalekin edota pertsonalizatzeko prest. Jantzi erosoak, nortasunarekin eta zure mezua eramateko prest.
Promoziozko artikuluak pertsonalizatzen ditugu, enpresa, ekitaldi edo taldeentzako, besteak beste, metxeroak, poltsak edota katiluak. Zure marka edo mezuari nortasuna emateko era original eta erabilgarria.
Ideiaren bat al duzu? Kamiseta bihurtuko dugu. Zure diseinu, esaldi edota marrazkia bidali ahal diguzu eta, tentuz, aukeratzen duzun jantzira moldatuko dugu. Prestatzera ere lagunduko dizugu nahi baduzu.
Ametsen produktu bakoitzean sormenez beteriko inprimatzeak eskaintzen ditugu.
Amets ALGORTAN dagoen enpresa bat da, hogei urte baino gehiagoko ibilbidearekin, eta langileek sektorean zuten esperientziari esker sortua. Adituak gara modari zein inprimatzeari lotutako erreprografian, ehunean, kamiseten pertsonalizazioan eta publizitaterako erakargarriak diren produktuetan.
Ametsen gustuko duzun sport moda guztia aurkituko duzu eta lagunduko zaitugu kamiseten, poloen, metxeroen eta bestelako produktuekin izan ditzakezun zalantzak argitzen. Ez izan zalantzarik, jarri zaitez gurekin harremanetan telefonoz, whatsappez edo e-mailez eta eskatu zure aurrekontua.
Jarri gurekin harremanetan
Gure ukitu pertsonala jartzen diogu jantzi eta eskari bakoitzari.
Denok batera jantzi bakoitzari forma ematen diogu, pertsonalitatearekin eta kalitatearekin